Zer da MOON: 1110011?

MOON mahai-jolasa da, 1 eta 4 jokalari artekoa. MOONen Eagle espazio ontziaren konputagailua kontrolatuko dugu Ilargian lurreratzean. Lurreratze baino 3 minutu lehenago, ontziaren konputagailuak huts egin zuen! Hala eta guztiz ere, Margaret Hamiltonen taldeko software ingeniariek diseinu on bat egin zuten eta porrota eragozten zuten. Zure helburua software errutina horiek imitatzea da astronautek espazio ontzia segurtasunesz Ilargian lurreratzeko!

Mahai-jolas honen bitartez, zenbaki bitarrak ezagutuko dituzu, eragiketa logiko eta matematikoak egingo dituzu eta misioan gertatuko diren arazo teknikoak konponduko dituzu.